Eskola ibiltariak egitasmoan parte hartuko dute Malerrekako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2011ko maiatzaren 20a

Eskola bidaiarietan parte hartuko duten iksaleak eta bi irakasle laguntzaileak. Utzitako argazkia

Gran Canaria irlan izanen dira maiatzaren 22tik 28ra

Ituren, Saldias, Eratsun eta Beintza-Labaien­go Lehen Hezkun­tzako 5. eta 6. mailako hamabortz ikaslek eta bi irakasle laguntzailek Gran Canaria irlara joanen dira maiatzaren 22tik 28ra, Eskola Ibiltariak egitasmoaren ba­rrenean.

Ituren, Saldias, Eratsun eta Beintza-Labaien­go Lehen Hezkun­tzako 5. eta 6. mailako hamabortz ikaslek eta bi irakasle laguntzailek Gran Canaria irlara joanen dira maiatzaren 22tik 28ra, Eskola Ibiltariak egitasmoaren ba­rrenean.

Iturengo eskolako bederatzi ikasle, Saldiasko bi, Beintza-Labaiengo hiru eta Eratsungo bat joanen dira, bi irakaslerekin.

Maiatzaren 22an, larunbata, abiatuko dira hegazkinez Bilbotik Gran Canariako Las Palmas hiriburura. Han, Madril eta Cuencako bi ikastetxetako bertze 30 ikaslerekin eta lau irakaslerekin elkartu eta 45 ikaslez osaturiko talde bakar bat izanen da astebetez.

Bidaia hau Escuelas viajeras-Eskola Ibiltariak egitasmoaren barrenean dago. Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta erkidego autonomoetako Hezkuntza Departamentuek antolatzen dute, Espainiako komunitate bat ezagutu eta, modu berean, bidaia lagunak izanen diren bertze bi erkidegoetako ikasleekin harremanak sustatzea eta esperientziak elkartrukatzea dira helburu nagusiak, Mixel Gereka irakasleak aipatu digunez. Eskolako curriculumetako gaiekin loturik doaz bertan jorratuko dituzten edukiak, baina bidaia bat denez, ezaugarri ludikoak eta aisialdikoak ere ez dituzte bazterrean utziko, noski.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun