LAB lehenengo indar bihurtu da Nafarroako irakaskuntza publikoan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 19a

Maiatzaren 18an, asteazkena, egin ziren Nafarroako irakaskuntza publikoko hauteskundeak. LAB sindikatu abertzaleak irabazi ditu. Bederatzi delegatu izanen ditu hemendik aitzina. Eilas izanen da bigarren indarra, delegatu bat gutxiagorekin.

LABetik adierazi dute kalitatezko irakaskuntza publikoaren alde lan egiten jarraituko dutela “Emaitza horiek gure sindikalgintzaren aldeko apustu moduan ulertzen ditugulako”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun