Bilduko gazteriak indarrak biltzeko deialdia egin du

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 18a

Jon Elizetxe Bildu Baztango zerrendakideak irakurri zuen manifestua. Utzitako argazkia

Gartzaingo Jon Elizetxe irakurri zuen manifestua

Nafarroako eskualde ezberdinetako gazte hautagaiek agerraldia burutu zuten maiatzaren 17an, asteartea, Iruñako Nafarroako Foru Monumentuaren aurrean. Jon Elizetxe gartzaindarrak irakurri zuen Bilduko gazteen izenean manifestua. Gazteen ahotsa altxarazi nahi dutela azpimarratu nahi izan zuten. Gazte askok ez dutelako aukerarik izan hautagaitza independentista eta ezkertiarra bozkatu ahal izateko.

Gazteen eskubideen aldarrikapena ez dela berria gaineratu zuten. “Urte asko daramagu gazteok mugimendu ezberdinetan aktiboki lanean.”

Gazteak biltzeko deia luzatu zuten, indarrak metatzea jo muga izan behar duela aldarrikatu zuten.

Baztango Bildu

Baztango Bilduri babesa emanen dion baztandar talde batek prentsaurreko bat eskeiniko du maiatzaren 18an, asteazkena, Elizondoko Koralaren plazan 19:30etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun