Korrikarekin bat egiteko asmoz, Julen, Ibai, Ugaitz, Unai eta Ainara autoz joan ziren Saldiastik Doneztebera apirilaren 11n. Eta handik oinez egin zuten Legasarako bidea. Legasako eskolako haurrekin elkartu ziren eta Korrika ailegatu zenean, laisterka ibili ziren euskararen alde.