Herriko Etxea eta parlamentua

Ttipi-Ttapa 2011ko maiatzaren 17a

Bost lagunek eman dute izena udaletxerako

Bost laguneko talde bat formatu da Herriko Etxerako, beren ordez­koekin; hamar-hamaika lagun, denetara. Bost horietan boto gehien bil­tzen dituena izanen da alkate. Orain arteko alka­tea, Pedro Urrutia, ez da presentatu; urte sail bat egin du Kosko­rrengo Perikok alkate, 32 bai. Hala, oraingo aldian, beste alkate bat izanen dugu; honako hauetakoren bat, hain zuzen: Ma­txingo Julian, Man­txengo Jazinto, Apezengo Joxeluix, Arretxeko Mikel edo Olasoko Xabier. Lehen biak aurretik izanak dira zinego­tzi. Orduan, aldi hone­tan, eskarmentua duen jendea eta jende gaztea nahasian aurkeztu da. Ondoko koadroan, don Tomas zenak Artzai Deia-rako egindako ze­rrenda bat dago, XX. gizaldian izandako alkateena (azken bi agintaldiak aparte gehituak daude).

Parlamenturakoa

Labur esanda, legeak egiteko balio du parlamentuak. Orain dela 1.000 urte inguru (pen­tsa ezazue, ordurako) bazuen parlamentu gisako bat Nafarroak: Gorteak. Garai hartan eratu zen Nafarroako Estatua, Europako ­le­henetakoa. Duela ia 500 urte, mendean hartu zuen Gaztelak; lurrak galduz joan zen urtez urte, baita Male­rrekan ere: Mendaurko ondoan, Makilipurdin izaten zen dorreaz jabetu ziren kastillanoak, 1522ko mar­txoaren 14an; hala heldu da agiri zaharretan. Gerora, Es­pai­nia formatu zen Gaz­te­­laren konkista haietatik.

Herri bat, ordea, ezin da kolpetik erabat mendean hartu, eta, geroztik, gure lege sistema moldatuz joan dira, gure he­rri eskubideak eta izatea kenduz-kenduz (legeak, zergak, foruak, hizkun­tza...). Gaur den egunean, parlamentu edo legebiltzar bat dauka Nafarroa Garaiak, eta bes­te bat daukate Araba, Bizkai eta Gipuzkoak. Frantziaren mende gelditu baitziren Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa, bes­te sistema bat daukate haiek. Orduan, esan daiteke, labur eta sinple, batez ere bi aukera daudela botoa emateko orduan parlamentuan: Espainiaren aldeko alderdiak eta Euskal Herriaren aldekoak), edo, bes­te modu batera esanda, Nafa­rroa erabat beregana­tzearen aldekoak eta Nafarroa bere buruaren jabe egitearen aldekoak. Eta beste gainerako zu­rrunbiloa bi indar horien barrenean gertatzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun