Apirilaren 30eko egun ederra aprobetxatuz Donamariari itzulia eman zion hogei bat laguneko taldeak. Sei orduz ibili ondotik, Herriko Ostatuan bildu ziren ongi irabazitako bazkariaz gozatzeko. Itzuli hau aprobetxatuz mendi talde hau Ibargoiara izenarekin bataiatu dute eta hemendik aitzinera itzuli gehiago aurreikusi dituzte. Ekainaren 25ean Irati aldera eginen dute ateraldia eta irailaren 10ean Pirinioetako Petretxemara. Ea jendea animatzen den.