Ez da oraingo kontua Aste Santuko ortzegunarekin Beintzan gaztain ximaletan ibiltzeko dagoen ohitura. Eta aurten ere halaxe egin dute neska-mutikoek: meza ondotik karrakak eskuetan hartu eta etxez etxe ibili baitziren apirilaren 21ean. Karrakekin ibiltzeaz gain, eskea abesti batek lagunduta egin zuten: gaztain, gaztain ximalak, andreak elizera, gizonak tabernera, apeza txokoltea hartzea ta haurrak haurtara! kantatuz. Abestiaren ordainetan, bizilagunek goxokiak, globoak, dirua, intxaurrak, urrak... eman zizkieten haurrei.