Doneztebeko Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko maiatzaren 17a

Hilabete bukaeran edo ekain hasieran eginen dute

Musika eskolatik atera eta ikasturte osoan ikasitakoa jendaurrean erakusteko asmoz, Doneztebeko Agorreta Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute gure herrian. Lerro hauek idazterakoan oraindik eguna erabaki gabea zen, baina azken orduko aldaketarik ez bada, hilabete bukaeran edo ekain hasieran eginen da, arratsalde batez. Dena den, hori aurrerago zehaztuko dugu. Eguraldi ona egiten badu, plazan eginen da eta txarrarekin estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun