Inauteriak pasata itxi zen Herriko Ostatua eta geroztik Udaletxeak herrian deialdia zabaldu zuen eta bai Nafarroako Aldizkari ofizialean iragarkia jarri. Oraingo nagusi berriak Urko Villaba Galan eta Eloisa Castro Castro izanen dira. Erreforma ttiki batzuk egiten ari dira (pintatzen, garbitzen…) eta hilabete honetan irekitzea espero dute.