Eskola ibiltariak egitasmoan parte hartuko dute herriko eta inguruko ikasleek

Arkaitz MINDEGIA 2011ko maiatzaren 17a

Eskola bidaiarietan parte hartuko duten ikasleak eta bi irakasle laguntzaileak. Utzitako argazkia

Gran Canaria irlan izanen dira maiatzaren 22tik 28ra

Ituren, Saldias, Era­tsun eta Beintza-Labaien­go Lehen Hezkun­tzako 5. eta 6. mailako hamabortz ikaslek eta bi irakasle laguntzailek Gran Canaria irlara joanen dira maiatzaren 22tik 28ra, Eskola Ibiltariak egitasmoaren ba­rrenean.

Iturengo eskolako bederatzi ikasle (Hodei, Ane, Zuriñe, Duba, Gurutze, Iratxe, Andoni, William eta Mikele), Saldiasko bi (Julen eta Ibai), Beintza-Labaiengo hiru (Aintzane, Mireia eta Javier) eta Eratsungo Jasone joanen dira, irakasle laguntzaile Sal­dias­ko Koldo eta Iturengo Mixel dituztela.

Maiatzaren 22an abiatuko dira hegazkinez Bilbotik Gran Canariako Las Palmas hiriburura. Han, Madril eta Cuencako bi ikastetxe­tako bertze 30 ikaslerekin eta lau irakaslerekin elkartu eta 45 ikaslez osaturiko talde bakar bat izanen da astebetez.

Bidaia hau Escuelas viajeras-Eskola Ibiltariak egitasmoaren barrenean dago. Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta erkidego autonomoetako Hezkuntza Departamentuek antolatzen dute, Espainiako komunitate bat ezagutu eta, modu berean, bidaia lagunak izanen diren ber­tze bi erkidegoetako ikasleekin harremanak sustatzea eta esperien­tziak elkartrukatzea dira helburu nagusiak, Mixel Gereka irakas­leak­ aipatu digunez. Eskolako curriculumetako gaiekin loturik doaz bertan jorratuko dituzten edukiak, baina bidaia bat denez, ezaugarri ludikoak eta aisialdikoak ere ez dituzte bazterrean utziko, noski. Beraz, ikasleak hasiak dira atze­rako kontua eginez eta egunak kontatzen hasi dira dagoeneko, ilusioz beteak eta poza­rren pozez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun