Ikastaroak dohainik

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 17a

Enpresei eguneroko gestioan laguntzeko eta sare sozialen bidez Interneten zabaltzeko, ikasta­roak anto­latu ditu Cederna Garalur elkarteak. Lehenbizikoa maia­tzaren 10, 12, 17 eta 19an iza­nen­ da, en­pre­sa marketina eta blogak sortu izenburupean (09:30-12:30).

Bigarre­na enpresa ttiki eta ertainetan kosteak­ kudeatzen ikasteko izanen da, hilaren 11n eta 13an (09:30-12:30).Hi­ruga­rre­na marketin turis­tikoa eta blogak sortu izanen da eta hi­laren 16an, 18an eta 20an eskainiko da, (09:00-13:00). Ber­tze ikastaro bat fakturazio eta ko­bran­tzen kudeaketari bu­ruzkoa izanen da, maia­­tzaren 18an eta 20an emanen da (09:30-12:30). Azkena enpresa marketinaren eta sare sozialen in­gurukoa izanen da. Hilaren 24an eta 26an eskainiko da, (09:30-12:30).

Denak ere dohainik izanen dira, Nafarroako Mendialdeko PDRk finantzatuak baitira.

Izena emateko deitu 948 206697ra edo ida­tzi info@cederna.es-era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun