2000tik Erreka Kirol Elkarteak Bonozorrotz gainean zuen buzoia hautsita aurkitu zuten iazko urri aldera. Penaz hartu zuen berria elkarteak, baina dagoeneko konpondu egin du. Elkarteko kide den Juanjo Larunbek egin ditu konponketak eta batere kobratu gabe, gainera. Lerro hauek idazterakoan eguna zehaztua gabea bazen ere, ondoko asteetan paratuko da bere tokian.