Nafarroako Lan Zerbitzuaren bitartez, 403.178,98 euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak, udalen, mankomunitateen eta kontzejuen hainbat proiektuetara. Langabeak kontratatzeko izanen da dirulaguntza hori, eta Baztan, Bertziarana, Bortziriak, Malerreka eta Leitzaldean zehazki 27 proiektu onartu dira. Eremu horietarako izanen da aipatutako dirua.
Langabeak kontratatu ondotik, herriz herri eginen diren obra gehienak karrika, lorategi eta eraikin publikoen egoera hobetzeko edo mantentzeko izanen dira.
Nafarroa osoan, 232 proiektu izan dira diruz lagunduak eta horietarako 4,5 milioi euro banatuko ditu Gobernuak.