Ohiko bilkura egin zuen Ulibeltzak Elkarteak apirilaren 30ean eta hainbat puntu izan ziren aipagai. Alde batetik, lau bazkide berri sartu dira: Aitor Altzuri Aioroa, Imanol Apeztegia Larroque, Xabier Arretxea Migelena eta Jon Juankorena Iparragirre. Eta horiekin 200 bazkidetara ailegatu da Ulibeltzak Elkartea. Dena den, lerro hauen bidez, jendea animatu nahi da, bazkide gehiago sar daitezen.
Bertzalde, aurten junta aldaketa egitea tokatzen zen, baina aurreko juntak urte bat gehiago uzteko eskatu zuen. Denek baietza eman zutenez, aurreko juntakoek segituko dute bertze urtebetez. Lehendakaria Rakel Urtxegi Gelbenzu izanen da; lehendakariordea Edurne Urroz Agesta; idazkaria Miren Hernandorena Ibarra; diruzaina Maider Petrirena Gorosterrazu eta gainontzeko lauak bokalak Edurne Zubieta Almandoz, Maria Jesus Iriarte Irurueta, Maria Jesus Rekarte Elizondo eta Josune Anzizar Elizondo.
Elkarteko obrak ere izan ziren hizpide. Proiektua bi fasetan eginen da eta erabakitakoaren arabera, lehenbiziko fasean insonorizatu eta sukaldea eta saneamendua berrituko dira.