Kalitate eta erregulartasun saria eskuratu du Lizun gaztandegiak zortzigarren aldiz

Maider PETRIRENA 2011ko maiatzaren 17a

Azken zazpi urteotan segidan irabazi du saria

Ez behin eta ez bi aldiz. Dagoeneko zor­tzi aldiz eskuratu du Lizun gaztandegiak Idia­zabal Gaztaren kalitate eta erre­gulartasun saria: azken zazpi urteotan ja­rraian ekarri du etxera diploma eta horiez gain, 1997an lortu zuen lehenbizikoa.

Apirilaren 28an egin zen Ordi­ziako XVII. Ar­tzain­ Eguna eta orduan­ zabaldu zen Euskal Auto­nomia Erkidegoan Idia­zabal Gaztaren denboraldi berria. Han jaso zuen Arkaitz­ Vicentek saria. Maia­tzaren 4an, be­rriz, Nafarroako denboraldia abiatu zen Lizun gaztandegikoek eta han ere hartu zuten saria.

Erregulartasunaren saria emateko urte guztiko gaztak emandako maila hartzen da kontuan. Horretarako, urtean zehar hainbat probaketa egiten dira.

20.000 kilo gazta

Urtean 20.000 kilo gazta produzitzen ditu Lizun gaztandegiak eta inguruko artzainek emandako esnearekin egiten dute. Baserrian 100 ardi paratu berriak­ dituzte eta etorkizunean artaldea haunditzeko asmoa ere badute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun