Martin Gardek Bertizko Partzuergoaren lanen balorazio positiboa egin du bukatzear dagoen legealdi honetan. Bertiz Turismo Partzuergoaren azken lau urte hauetako kudeaketaren balantzea oso baikorra dela adierazi du.
Lau urtetako balantzearen ondorio dira ekintzetan parte hartzaileen kopuruaren gorakada, ekimen gehiago martxan paratzea, bazkideen kopuruaren igoera eta Bidasoako Bide Berdeari eman zaion bultzada. Ondorio horiek aipatzeaz gain Martin Gardek Baztan Bidasoako erreserba zentrala martxan jarri dela azpimarratu du.
Partzuergoak garapen bat izan duela erran zuten, aurrekontu eta aktibitatearen igoera nabarmena bideratu dituela gestioarekin. “ Honela, garai hauetan oso kontuan hartzeko eragile ekonomikoa bihurtu da”.
Azkenik Gardek 2006. urtean bere herriak bere kabuz promozionatzeko erabakia hartu zuten udalak eskualdeko erakunde honen parte izatera gonbidatzen ditu, “ekimenak barnean lantzeko eta denon arteko elkarlana indartzeko.”