Aralarko San Migelen irudia eskualdean izan da

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 14ean, larunbata, iritsi zen Etxalarrera Aralarko San Migelen irudia. Gaua Lesakan pasa ondotik Aralarrera bueltatu zen.

Pazko ondorengo bosgarren igandean bueltatuko da berriz eskualdera Aralargko San Migelen irudia. Beran izanen da bertako eliza eta ermitak bisitatzen. Ondotik Subillarako bidea hartzeko.

Maiatzaren 30ean, astelehena, Igantzin, Arantzan, Labaienen eta Saldiasen izanen da. Hurrengo egunetan bisitatuko ditu Bertizaranako eta Baztango herri eta auzoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun