Uterga eta San Miguelek Udaberriko Torneoa esku eskura dute

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 21ean, larunbata, jokatuko dute frontoi luzeko finala Galarretan. Utzitako argazkia.

19 tantoko aldearekin irabazi zieten Matxin III eta Urrutia I bikoteari

Maiatzaren 15ean, igandea, jokatu zen Erremonteko Udaberri Torneko Finalaren frontoi motzeko partida, joanekoa, Donezteben. Uterga-San Miguel eta Matxin III-Urrutia I bikoteak aritu ziren aurrez aurre. 40-21eko emaitzarekin irabazi zuten Uterga eta San Miguelek.

Maiatzaren 15ean, igandea, jokatu zen Erremonteko Udaberri Torneko Finalaren frontoi motzeko partidua, joanekoa, Donezteben. Uterga-San Miguel eta Matxin III-Urrutia I bikoteak aritu ziren aurrez aurre. 40-21eko emaitzarekin irabazi zuten Uterga eta San Miguelek.

Oraindik frontoi luzeko partida jokatzea falta da, maiatzaren 21ean izanen da Galarretan (Hernani), baina esan daiteke irabazleak Uterga eta San Miguel direla. Joan etorriko bi partidetako tanto kopuruak erabakiko baitute nor izanen den Udaberriko Torneoaren irabazlea. Matxin II eta Urrutiak zaila izanen dute 19 tantoko aldeari buelta ematea.

Frontoia lepo bete zen, 400 ikusle inguru izan ziren Doneztebeko jaialdian herriko erremontisten ikuskizunaz gozatzeko.

Jaialdiko lehenengo partidan Endika-Barrenetxea IV eta Etxabe II-Agirrezabala aritu ziren. 29-35 emaitzarekin gailendu zen Etxabe II-Agirrezabala bikotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun