Hauteskunde kanpainako aurkezpenak izanen dira eskualdean

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 13a

Bilduk maiatzaren 13an, ortzirala, eta maiatzaren 15, igandea, eginen ditu bere aurkezpen ekitaldiak eskualdean.

Maiatzaren 13an, ortzirala, Beran eginen du lehenengo aurkezpenta 21:00etan Beralandan. Bildu Baztanek maiatzaren 15ean, igandea, 19:00etan ekitaldi politkoa eginen du Elizondoko plazan. Eguraldi txarra eginez gero merkatuko plazako arkupetan izanen da ekitaldia. Bertan Nafarroako Parlamenturako hautagaiak eta Baztango Udalerako hautagaiak aurkeztuko dituzte.

Maiatzaren 16an, astelehena, aldiz Lesakan PSN alderdiak eginen du aurkezpena 11:00etan Plaza Zaharrean.

NaBai 2011 taldeak herriz herriko kanpainari ekinen dio maiatzaren 13an, ortzirala, Erratzuko Batzar Etxean eta maiatzaren 15ean Zigako Batzar etxean 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun