Udaberriko Torneoko frontoi motzeko finala Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 13a

Urrutia eta San Miguel aurrez-aurre izanen dira Donezteben. Utzitako argazkia

Maiatzaren 15ean, igandea, Erremonteko Udaberriko Torneoko finala jokatuko da Doneztebeko frontoian. Finalistak Matxin III-Urrutia eta Uterga- San Miguel bikoteak dira. Bi bikoteek joan etorriko bi partida jokatu behar izan dituzte finaleraino iristeko, bata frontoi luzean eta bertzea motzean.

Finala ere formula berarekin jokatuko da. Maiatzaren 15ean, igandea, 17:00etan Donezteben jokatuko da frontoi motzeko finalaa, frontoi luzekoa aldiz maiatzaren 21ean Galarretan (Hernani). Garrantzitsua izanen da ahalik eta tantu alderik handiena lortzea, bi partiduetan tantu gehien egiten duen bikoteak irabaziko baitu Erremonteko Udaberriko Torneoko txapela.

Lehenengo partiduan Urtasun-Barrenetxea IV eta Endika-Agirrezabala ariko dira 30 tantura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun