Kenpo kai gure artean indar haundia hartzen ari den arte marziala dugu. Gure inguruan bortz klub ditugu: Berakoa, Urdazubikoa, Etxalarkoa, Elizondokoa eta Doneztebekoa. Apirilaren 3an Beran egin zen Nafarroako Kenpo Federatu 2011 txapelketa eta bertze herritakoekin batera Etxalarko hainbat haur, gazte eta gurasok parte hartu zuten. Nafarroa guztitik 120 partehartzaile eta 15-20 arbitro izan ziren.
Banaka modalitate hauetan aritu ziren: Kata (esku hutsik), Kobudo (armak erabiliz), Goshin waza (babes pertsonaleko teknika), conbate al punto eta conbate semicontacto continuo. Txapelketa honek Espainiako Kenpo Kai federatu txapelketarako sailkatzeko balio izan zuen.
Hauek izan ziren Berako emaitzak: kata benjaminetan: 1. Unai Arburua, 2. Niko Garcia eta 3. Mikel iturria. Kata infantiletan: 2. Goiatz Jauregi. Kata helduetan: 2. Mikel Lekuona. Benjaminetan armekin: 1. Nico Garcia eta 3. Unai Arburua. Armekin alebinetan: 3. Ainhoa Telletxea. Emakume helduetan: Minerva Martin garaile. Armak erabiliz gizon helduetan: 2. Edorta Iturria. Gizon helduen dentsa pertsonalean: 2. Edorta. Punto borrokan kadeteetan: 1. Goiatz. Gerriko marroi eta beltzen arteko punto borrokan: 2. Edorta. Gerriko marroi eta beltzen arteko combate semicontacto continuo Edorta garaile.