Maiatzaren 13ra arte Jone Taberna lesakarraren erakusketa dago ikusgai Iruñeko Orizuru galerian. 'Estomakal eta beste egoera batzuk' izena du Lesakako gaztearen erakusketak. Bortz urtetan zehar egindako lanak biltzen ditu erakusketak. Barne eta kanpo egoerek eragindako collage-ak eta pinturak dira.
Orizuru galeriako erakusketa hau da Jone Tabernak bakarka aurkeztu duen lehena. Aurretik erakusketa kolektiboetan ikusi ahal izan dira lesakarraren lanak. Erakusketaren ordutegia 11:00etatik 13:30etara eta 19:00etatik-22:00etara arte izanen da.