2011-2012 kirol denboraldian, Erreka eskubaloi taldeko talde nagusiak entrenatzaile berria izanen du. Dani Urroz da oraingo entrenatzailea eta bere postua utziko du.
Bere partez Patxiku Ganboa izanen da taldearen gidari lanetan. Lehendik ere entrenatzaile lanetan ibilitakoa da Errekan eta ez zaio ezezaguna eginen taldeak duen martxa. Laguntzaile bezala izanen ditu Luismi Apezetxea eta Felipe Ganboa jokalari izandakoak ere.