Maiatzaren 6ean, ortzirala, ospatu zen Doneztebeko Udaberriko Feria. Giro eta eguraldi bikaina lagun izan ziren Matxiketa merkatuan. Eskualdeko artisauen erakusketa izan zen egun guztian zehar. Eguerdian Malerrekako V. Ahari Txapelketa egin zen. Burugorri kategorian, Sunbillako Pixarnekoborda baserriko ahariak lortu zuen lehenengo saria eta 120 euroko diru saria. Bigarren postua Iturengo Zubilikobordako ahariarentzat izan zen.
Burubeltz kategorian Beintza Labaiengo Iñarrea baserriko ahariarentzat izan zen, bigarrena Donamariako Zabaltenea baserriko ahariarentzat eta hirugarrena Urrozko Iturraldea baserrikoarentzat.
Guztira 10 ahari aurkeztu ziren lehiaketara, lau burubeltz kategorian eta sei burugorrietan. Epai mahaia Alfredo Bazterra albaitariak eta Patxiko Mitxelena Zubietako alkateak osatu zuten.