Nafarroako Larrialdi Agentziak kaleratu ditu neguko suteen prebentzioarako kanpainako datuak. Guztira Nafarroan 197,59 baso lur hektarea erre ziren guztira. 274 sute kontatu ziren. Datu hauek 2010ekoak bainao ttikiagoak dira, %20 jeitsi dira kaltetu diren lur eremuak, baina suteak 45 gehiago izan dira. 2010ean 229 sute kontatu baitziren data berdinetan.
Sute gehienak otsailean izan ziren 123. Guztira 94,93 hektarea erre ziren. Urtarrilean 72 sute izan ziren eta martxoan 79.
Martxoan erre ziren baso eremu gehienak, guztira 14,60 hektarea, otsailean 5,5 hekatrea eta urtarrilean 0,01. Lursailen datuei begiratuz gero, urtarrilean 19,96 hekarea erre ziren, otsailean 75,65 eta martxoan 56,24.