Donezteben futbol zelaia eginen dute

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 12a

Aparan eta Legasa artean eginen dute futbol zelaia. TTIPI TTAPA

Datorren denboralditik aurrera ez dute Iruñaraino joan beharko etxeko partiduak jokatzera

2004. urtean sortu zen Doneztebeko Futbol Taldea. Herrian ez zegoen futbol zelairik eta jokalariek Lesakara joan behar izaten zuten entrenatzera eta Iruñeara etxeko partiduak jokatzera. Baina urritik aurrera Donezteben jokatuko dituzte etxeko partiduak. Aparan eta Legasa arteko lur eremuetan kokaturik egonen da.

Joan den maiatzaren 9an, astelehena, onartu zuen Doneztebeko Udalak lanak burutuko dituen enproesaren eskaintza. Mariezkurrena, O.P.T. eta Mondo enpresek eginen diztuzte lanak eta 1.198.000 euroko aurrekontua izanen du.

650 000 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu, 120 000 euro Kirol Kontseiluak eta 300 000 euro Doneztebeko Udalak. Lanen lehenengo fasean futbol zelai berrirako bidea, zelai artifiziala, 300 pertsonentzako gradak eta aldagelak eginen dituzte.

Ekaina hasieran ekingo zaie lanei eta futbol denboraldia hasterako, urriaren hasiera alderako bukaturik egotea aurrikusten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun