Maiatzaren 8an, igandean, ospatu zen 28. Herri Urrats Senpereko lakuaren bueltan. Eguraldi bikaina lagun milaka euskaltzale hurbildu ziren Iparraldeko Ikastolen aldeko bestara.
Antolatzaileen lehen balorazioa positiboa izan da eta aurreikuspenak bete direla erran zuten. Aipatzekoa da arratsalderako edari eta janari guztiak bukatzen hasiak zirela. Gune guztiak jendez beterik izan ziren.
Eguraldia ere ezin hobea izan zen eta goizeko lehen orduetetik hasi ziren euskaltzaleak bertaratzen. Auto ilara luzeak sortu ziren goizean zehar, gero eguerdi alderako arindu ziren. Iazko zapore garratza ahaztutzeko balio izanen du atzoko egunak. Izan ere eguraldi txarrak kalte nabarmenak eragin zituen. 28. Herri Urrats honetan bildutako dirua Kanboko Kolegioa berritu eta eraikuntza berri bat egiteko izanen da.