Beintza-Labaiengo Ittur Ondo Elkartearen besta maiatzaren 7an eginen da

Ttipi-Ttapa 2011ko maiatzaren 6a

Herritarren arteko aizkora apustua eta dantzaldia ez dira faltako. Artxiboko irudia

Eguerdian aizkora apustua izanen da eta ondotik bazkaria

Urtero bezala, maia­tzean Ittur Ondo Elkartearen besta eginen da Beintza-Labaienen. Aurtengoa maiatzaren 7an, larunbatarekin, izanen da. Hasteko, eguerdian urteroko tradizioari eutsiz, aizkora apustua izanen da herritarren artean.

Ondotik bazkaria eginen da Ittur Ondon elkarteko kideen artean, eta arratsaldean musika izaten da ilunabarrera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun