1.148 langabetu zeuden apiril hondarrean Donzetebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, martxoan baino 50 gutxiago (%4,17 gutxiago). Apirilean zehar 338 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez eta horietatik 48 izan dira mugagabeak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean beheiti egin du langabeziak, 527tik 499ra jautsi baita langabetu kopurua apirilean, eta adin tarte horretako emakumeen artean 542tik 521era jautsi da. 25 urtez beheitikoen emakumeen artean ere 56tik 50era jautsi da langabetu kopurua, baina adin horretako gizasemeetan, aldiz 73tik 78ra igo da langabetu kopurua apirilean.
Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langabe gehien izaten. Halere, apirilean 729tik 696ra jautsi da. Industria arloan ere jautsi egin da 215etik 206ra. Eraikuntzan ere jautsi da, martxoko 160tik apirileko 151ra. Nekazaritzan ere, lagun bat guttiago dago lanik gabe, 21, baina aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 74 langabetu ziren apiril ondarrean, martxoan baino 2 gehiago.