Malerrekako V. Ahari Lehiaketa eginen da maiatzaren 6ko Udaberriko Ferian

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 5a

Goizeko 11:00tan izanen da V. Ahari Lehiaketa. Artxiboko irudia

Horrez gain, artisauen erakusketa ere izanen da

Doneztebeko Udalak Udaberriko Feria antolatu du maiatzaren 6rako, Cederna Garalur elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Doneztebeko Udalak Udaberriko Feria antolatu du maiatzaren 6rako, Cederna Garalur elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Egitaraua • 11:00-13:00 Merkatuko Plazan, V. Ahari Lehiaketa.

• 10:00-14:00 eskualdeko artisauen erakusketa. Aurtengoan Urrozko Bittoriano Arzuagak artilearekin, Oizko Miguel Urroz, Zubietako Santiago Hualde, Oizko Juan Pedro Goñi eta Doneztebeko Jose Luis Olaizola eta Jon Olaizola zura lantzen. Oizko Carlos Mindegiaren gaztak, Zubietako Fausti Juanikorenaren janziak eta Malu Alvarezen zilarra izanen dira ikusgai eta erosgai, Zubietako Joxepa Loiarteren taldeak prestatuko dituen taloak atzendu gabe.

• 13:30ean ahari lehiaketako sari banaketa eginen da.

V. ahari lehiaketa

Udaberriko Feria egunean eginen da Ahari Lehiaketaren bosgarren edizioa. Latxa arrazako ahari lehiaketa izanen da, eta Malerrekako baserritarrei egonen da bideratua.

Artzain bakoitzak nahi adina ahari aurkeztu ahal izanen ditu eta izen-ematerakoan ez da inolako kuotarik kobratuko. Baina horretarako 11:00etarako Merkatuko Plazara eraman beharko dira aziendak.

Sei sari emanen dira: hiru mutur gorriendako eta bertze hiru mutur beltzendako. Sariak bi kasuetan berdinak izanen dira: lehenbiziko saria 120 euro; bigarrena 70 euro eta hirugarrena 50 euro.

Bertzalde, ahari buruak aurkezten dituzten baserritarrei 30 euro emanen zaizkie parte hartzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun