"Naturaren Arima" Bertizen

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 4a

Santiago Jorgeren arte lanek natura izaten dute ispirazio iturri. Santiago Jorge

Santiago Jorge lesakarraren pintura erakusketa dago ikusgai Bertizko Natur Parkean

Maiatzaren 1ean paratu zuten Bertizko Natur Parkeko erakusketa aretoan "Naturaren Arima" bilduma. Astelehenetik igandera dago ikusteko aukera 10:00 13:30tara goizez eta 16:00tik 19:30etara arratsaldez.

Maiatzaren 1ean paratu zuten Bertizko Natur Parkeko erakusketa aretoan "Naturaren Arima" bilduma. Astelehenetik igandera dago ikusteko aukera 10:00 13:30tara goizez eta 16:00tik 19:30etara arratsaldez.

Santiago Jorge La Palman (Kanariar Irletan) jaio zen eta gaur egun Lesakan bizi da. Artelanak lurralde honetako naturan iradokitzen dira, bere teknikaren alderdi guztiak landu eta garatzen ditu, naturak duen indarra eta kolorea eratu arte.

Laurogei erakusketa baino gehiago egin ditu banakako eta kolektiboen artean. Bere ibilbide artistikoa eta bere artelanak liburu eta aldizkari espezializatuetan argitaratu izan dira.

“Naturaren Arima” erakusketan natura den artelana erakutsi nahi du. “Naturak eskaintzen duen edertasuna eta handitasuna koloreen bidez” adieraziz.

Orain dela hilabete batzutatik Bortzirietan arte programa garatzen ari da. Haurrei artea bere espresio guztietan, modu ludiko eta didaktikoan hurbiltzea helburu duelarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun