Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketa hasiko da maiatzean

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 3a

Emakumezkoen txapelketa ezin izan da antolatu, bi taldek bakarrik eman baitute izena

Aurten seigarren aldiz Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketa jokatuko da. Guztira lau jardunaldi jokatuko dira hiru kategoria desberdinetan. Gizonezkoen Txapelketa 320 kilora artekoa, gizonezkoen txapelketa 300 kilora artekoa eta kadete mailakoen txapelketa 290 kilora artekoa. Azken maila honetako taldeak, talde mistoak izanen dira.

Emakumezkoen txapelketa ezin izan da antolatu, bi taldek bakarrik eman baitute parte hartzeko izena.

Liga sisteman jokatu beharko dute lau kanporaketetan.

Honakoak dira parte hartzaileak

Gizonezkoak 320 kilo:

Basaburua-Imotz A

Basaburua-Imotz B

Txantrea A

Txantrea B

Berriozar

Amaiur A

Amaiur B

Amaiur C

Gizonezkoak 300 kilo:

Basaburua-Imotz A

Basaburua-Imotz B

Txantrea A

Txantrea B

Berriozar Amaiur A Amaiur B Amaiur C

Kadeteak 290 kilo:

Txantrea

Basaburua A

Berriozar A

Berriozar B

Honako egun hauetan izanen dira lehenengo bi jardunaldiak

Maiatzak 7 larunbata

Latasa (frontoia) arratsaldeko 17:00tan Gizonezkoak 320 (lehen jardunaldia)

Maiatzak 14 larunbata

Zugarramurdi (frontoia) arratsaldeko 17:00tan Gizonezkoak 320 (bigarren jardunaldia)

Maiatzak 21

Amaiur (frontoia) arratsaldeko 17:00tan Gizonezkoak 300 (lehen jardunaldia) eta kadeteak 290 (lehen jardunaldia)

Maiatzak 28 larunbata

Berriozar (Eguzki Plaza-euria eginez gero frontoi berrian) arratsaldeko 17:00tan gizonezkoak 300 (bigarren jardunaldia) eta kadeteak 290 (bigarren jardunaldia)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun