Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jokatu ziren Erremonteko Udaberriko Torneoko lehen final erdiak, Galarretan eta Iruritan.
Galarretako partiduan Matxin III.ak eta Urrutiak irabazi 40-33 irabazi zieten Urtasun eta Etxeberria III.-ri. Iruritako partiduan Urtasun eta Etxeberria III. izan ziren garaile 40-35eko emaitzarekin. Finalera pasatzeko joan etorriko partiduetan egindako tanto kopurua hartzen zen kontuan. Galarretan jokatutako partiduan Matxin III.ak eta Urrutiak zazpi tantoko errenta lortu zuten.
Nahiz eta Urtasunek eta Etxeberria III.ak Iruritan irabazi ez zuten lortu errenta horri buelta ematerik. Bortz tantoko aldearekin irabazi bazuten ere, bi tantuko aldea mantendu zuten MatxinIII.ak eta Urrutiak.
Bigarren final erdia maiatzaren 5 eta 7an.
Matxin III.ak eta Urrutiak asteburu honetan jakingo dute zein izango dituzten aurrez aurre maiatzaren 15 eta 21eko finalean. Frontoi luzeko bigarren final erdia maiatzaren 5ean, ortzeguna, jokatuko da Galarretan eta frontoi motzekoa maiatzaren 7an, larunbata, Lekunberrin. Aurrez aurre izanen dira Zeberio II-Ion eta Uterga- San Miguel bikoteak.