Estatuaren Abokatutzak eta Fiskaltzak inpugnatutako 21 zerrenden artean Etxalarko Herri Taldearen kandidatura zegoen. Orain, ordea, Auzitegi Gorenak onartu egin du inpugnazioaren kontra Herri Taldeak sartutako alegazioa eta, ondorioz, maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartu ahal izanen du.
Horrela, bada, Etxalarko Herri Taldeaz gain Nafarroan filtroa pasatu duten kandidaturak honako herri hauetakoak dira: Oltza, Lakar, Basaburua, Ezkabarte, Gallues, Ollo, Metauten, Iguskiza eta Muskitz