Denboraldiko azken partida irabazi arren, maila galduko du BKT eskubaloi taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 2a

Azken partida erraz irabazi arren, kategoria galdu du Leitzako Aurrera futbol taldeak. Artxiboko argazkia

Futbolean ere, Aurrerak Preferente kategoria galdu du

Bere partida ez ezik, bertze partida batzuen emaitzaren esperoan egon behar zuten BKT eskubaloi taldeko emakumeek maila mantentzen zuten jakiteko. Bere lana ongi bete zuten Tenerifen irabaziz, baina Itxakok eta Zarautzek ez zuten hutsik egin eta honenbertzez, Baztango eskubaloi taldeak Ohorezko Maila galduko du. Bertze horrenbertze gertatu zaio Leitzako Aurrera futbol taldeari Nafarroako Preferente mailan. Azkeneko partida 6-1 irabazi zuen etxean, baina alferrik, kategoria galdu eta heldu den denboraldian Erregionaleko lehen mailan jokatu beharko duelako.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera KE 6 – CD Etxarri Aranaz 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, txapeldunen fasea

Baztan 4 (Estebe Goñi, Larregi, Urtzi Gonzalez eta Luis Iturriria) – Azkarrena 0

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD San Cernin – Baztan

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe 3 (Iban Iturria, Irail Zestau eta Iker Berregi) – Gazte Berriak 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Behobia B 0 - Gure Txokoa 8 (Mikel Aldazabal 3, Pablo Moncayola, Mikel Esnaola, Jabier Pikabea, Jokin Pinatxo eta Jon Santamaria)

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan igoera fasean

CD San Ignacio A 1 – Baztan 3

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan kopa

CD Artajones 0 – Doneztebe 3 (Cristofer Alvarez, Fermin Estanga eta Alberto Ostiz)

 

Nafarroako infantilen lehen mailan, 2. Fasea

JD San Jorge 4 – Doneztebe 2 (Markos Azkarate eta Imanol de Rueda)

Beti Gazte 4 (Kevin Alogok 3 eta Jon Ubiria)– CD San Ignacio 1

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan 2. fasea

UCD Burlades B 4 – Doneztebe 3 (Haritz Narbarte, Xabier Mariezkurrena eta Mikel Gerendiain)

 

Nafarroako neska kadeteak futbol-7 Kopa

CD Oberena 4 - Beti Gazte A 0

Askatasuna Burlata 6 - Beti Gazte B 1 (Andrea Lasaga)

 

ESKUBALOIA

Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra

BM Tejina Tenerife 24 - Baztango KT 31

 

Kadete mutilak

Erreka 36 – GDM La Merced 33

 

Alebin neskak

Erreka – Itxako C

GDM La Merced - Baztango KT

 

SASKIBALOIA

Interautonomia 2. Mailan (2. Fasea)

Toki-Ona Bortziriak 68 – IES Ebro Genesis 60

 

Kadete neskak

Toki-Ona Bortziriak – Cantolagua B, maiatzaren 2an

 

Infantil neskak

CB Irurtzun - Toki-Ona Bortziriak, maiatzaren 2an

 

Baztan-Errekako XXXII. Laxoa txapelketa

5. jardunaldia

A multzoa

Irurita B 7 – Doneztebe A 9

Arraioz B 6 – Arraioz A 9

Doneztebe D 5 - Irurita C 9

 

B multzoa

Doneztebe C 9 – Oiz A 4

Doneztebe E 3 – Irurita A 9

Oiz B 9 – Doneztebe B 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun