Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamenduaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, maiatzaren 2tik 3rako gauean eta maiatzaren 3tik 4rako gauean Belateko tuneletako trafikoa (N-121-A) moztuko dute. Gaueko hamaiketatik goizeko seirak arte iraunen dute mozketek. Behobiako norazkoan eginen dituzte, tunelaren mantenu lanak direla eta.
Iruñeatik Behobiarantz doazen ibilgailuek NA-1210, Belateko Mendatea edo A-15 Leitzarango Autobia erabil ditzakete.
N-121-B errepidean mozketa eginen da maiatzaren 3an
Asteartean, 14:00etatik 14:15era leherketak eginen dira Arraioz inguruan
Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, N-121-B errepidea 15 minutuz moztu eginen dute apirilaren 13an, asteazkena, 14:00etatik 14:15era. Hain zuzen, Arraioz eta Oharriz inguruan eraginen du mozketak 46. eta 47. kilometroen artean, Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea egiteko lanetan leherketak eginen direlako. Oharriz auzorako sarbidea ere, NA-4405 errepidea, moztu eginen da ordutegi berean, auzo horretatik Arraiozerako irteeran, Baztan errekako zubia baino lehenxeago.
Baztan aldera doazen ibilgailu arinek, edo Baztanetik Irun eta Iruña aldera joan nahi dutenek Almandoz eta Irurita arteko NA-2540 errepidea erabil dezakete denbora tarte horretan.