Bilduren helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 6a

Bertizaranako bildu taldea. Utzitako argazkia

Aurkeztutako talde guztiak hauteskundeetan izanen dira

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aintzat hartu du Bildu koalizioak aurkeztutako babes helegitea, eta beraz, maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan izanen da. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen Bilduren zerrendak, baina Konstituzionalak gibelera bota du Gorenaren ebazpena.

Horrenbertzez, eskualdean aurkeztu diren talde guztiek izanen dute hauteskundeetan parte hartzeko aukera. Aurkezten utzi izan ez baliote, airean geldituko litzateke Arantza, Goizueta eta Sunbillako udala, horietan Bildu baino ez baita aurkeztu. Horietaz gain, Bera, Lesaka, Bertizarana, Leitza eta Baztanen aurkeztu da Bildu.

Bertzalde Arano, Beintza-Labaien, Donamaria, Elgorriaga, Ituren eta Urroz herrietan zerrenda osatu ezinik gelditu dira. Urrian eginen den bigarren deialdiaren esperoan egon beharko dute, beraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun