Maiatzaren 9an ekinen diote azkenean landa eremuko postariek greba mugagabeari. Atzo, apirilaren 28an, arratsaldez egin zuten bileran erabaki zuten greba atzeratzea. Greba deialdiak 10 eguneko aurrerapenez eskatu behar direla dio euren hitzarmen kolektiboak eta greba legezkoa izateko atzeratu dute maiatzaren 9ra.
Postariek 23 zentimotatik 35 zentimora igotzeko eskatzen dute kilometroko kobratzen duten diru kantitatea.
Grebak hauteskunde kanpainarekin hasierarekin bat egingo du, baina errolda txartelak banatzeko ez dute inolako arazorik izanen. Maiatzaren lehenengo astean banatzen baitira.