Erremonteko Udaberriko Torneoa aurkeztu dute Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 29a

Apirilaren 28an, ortzegunean, egin zuten Udaberriko Torneoaren aurkezpena Doneztebeko Udaletxean Utzitako argazkia

Final erdiak eta finala joan etorrikoak izanen dira, frontoi luzean eta motzean jokatuz

Apirilaren 28an, ortzegunean, aurkeztu zuen Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak Udaberriko Torneoa Doneztebeko Udaletxean. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1, 5 eta 7an jokatuko dira erremonteko Udaberriko Torneoko final erdiak.

Apirilaren 28an, ortzegunean, aurkeztu zuen Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak Udaberriko Torneoa Doneztebeko Udaletxean. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1, 5 eta 7an jokatuko dira erremonteko Udaberriko Torneoko final erdiak.

Bikote bakoitzak bi partida jokatu beharko ditu. Bat frontoi luzean eta bertzea frontoi motzean. Frontoi luzeko partidak Galarretan, Hernanin, jokatuko dira. Frontoi motzekoak aldiz Iruritan eta Lekunberrin izanen dira. Finala ere bi partidetara jokatuko da, maiatzaren 15ean Donezteben, frontoi motzekoa. Luzekoa aldiz maiatzaren 21ean izanen da Galarretan. Honako bikote hauek jokatuko dute:

Matxin III-Urrutia & Urtasun- Etxeberria III

Apirilaren 30ean Galarretan 16:00 eta maiatzaren 1ean 17:00tan Iruritan.

Zeberio II-Ion & Uterga- San Miguel

Maiatzaren 5ean Galarretan 16:00tan eta maiatzaren 7an Lekunberriko frontoian 18:00tan

Finalera pasatzeko joan etorriko partiduetan egindako tanto kopurua hartuko da kontuan. Baita finala irabazteko ere. Frontoi motzeko finala maiatzaren 15ean jokatuko da Donezteben arratsaldeko bortzetan. Frontoi luzeko finala Galarretan jokatuko da maiatzaren 21ean arratsaldeko 16:00tan. Azken partidu hau Euskal Telebistako lehen katetik ikusi ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun