Atzo, apirilaren 27an ospatu zen Ordiziako XVII. Artzai Eguna. Urtero bezala Idiazabal Gaztaren erregulartasun sariak banatu ziren. Zortzigarren aldiz erregulartasunaren saria Sunbillako Lizun gaztandegiak jaso zuen.
Erregulartasunaren saria emateko urte guztiko gaztak emandako maila hartzen da kontuan. Urtean zehar egindako probaketa desberdinak egiten dira sari hau banatzeko.