Landa eremuko postariek apirilaren 29an greba mugagabea hasiko dute

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 27a

Postariek martxoan Donezteben egin zuten protesta. Artxiboko irudia

Kilometroko 35 zentimo kobratzea eta sei hilabetero prezioa berrikustea eskatzen dute

Nafarroko landa eremuan aritzen diren postariek greba mugagabeari ekinen diote apirilaren 29an. Jakina da baserri inguruetan harat-honatean kilometro aunitz egin behar izaten dituztela eta azken hiru urteetan, nahiz eta erregaiaren prezioa %50 igo den, beraiek berdin-berdin kobratzen dute: kilometroko 22 zentimo. Beraz, kopuru hori eguneratzea eskatu dute, 35 zentimo kilometroko.

Greba mugagabe honek hauteskundeetako bidalketak kolokan jartzen ditu. Maiatzeko lehengo astean biali behar izaten baitira errolda txartelak. Horrez gain, hauteskunde kanpainako gutunak eta posta bidezko botuen biltzeari eragingo lioke grebak.

Landa eremuko postariek diote ez dela diru nahikoa gastuak ordaintzeko eta askotan euren patrikatik jarri behar izaten dutela dirua. Hilabete honetan sinatu duten azken hitzarmen kolektiboak % 2,3ko igoera biltzen du. Baina ez dela nahikoa salatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun