Lazkaon hasiko da Eusko Label Banakako Aizkora Txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 27a

Mikel Zabaleta leitzarrak gaur, apirilaren 27an, ekinen dio txapelketari Lazkaon

Lazkaon hasiko da Eusko Label Banakako Aizkora Txapelketa. Eguerdiko 13:00tan. Bertan lehiatuko dira Urrezko Mailako aizkolariak eta 19 urtez azpikoak. Urrezko mailan Iñaki Azurmendi, Antonio Senosiain eta Ugaitz Mugertza ariko dira. 

19 urtez azpiko mailan Mikel Zabaleta leitzarrak, Iker Vicente eta Eloi Kortxeroren aurka ari beharko du. Lehenengo biek lortuko dute bigarren jardunaldirako txartela.

Apirilaren 28an, ostegunean Armentian bigaren final aurrea jokatuko da. Jon Rekondo leitzarrak, Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Aitzol Atutxaren aurka ari beharko du.

Hirugarren jardunaldia, apirilaren 30ean, larunbatean jokatuko da Orduñan arratsaldeko zazpiretan. Hemen ere 19 urtez azpikoak ariko dira, Eneko Saralegi leitzarra, Mikel Ussia eta Gaizka Lopez arabarren aurka. Lehenengo biek maiatzaren batean aritzeko aukera izanen dute Joxean Etxeberria Zigakoarekin batera.

Maiatzaren 1ean jokatuko da Zumaian Elite-Urrezko Maila ligako kanporaketa. Bertan Donato Larretxea eta Joxe Mari Olasagasti ariko dira, Lazkaon gaur irabazten dutenen aurka. Egun berean 23 urtez azpikoek ere jokatuko dute kanporaketa. Aratz Mugertza, Aritz Irazabal eta Eloi Kortxero aizkolariak ariko dira lehian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun