ENHE sindikatuak manifestazioa deitu du larunbaterako

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 27a

Apirilaren 30ean izango da Iruñean sektorearekiko dagoen joera pasiboa salatzeko

Larunbatean, apirilaren 30an, Iruñean EHNE nekazaritzako sindikatuak manifestaziorako deialdia egin du nekazari eta abeltzainen artean. EHNE-k abeltzantzak orain lau urtekoa baino krisi larriagoa bizi duela esan du. Nafarroako Gobernuaren jarrera egoera horren aurrean pasiboa dela salatuz.

Nekazaritzak eta bereziki abeltzantzak inoiz ikusi duten krisi larriena bizitzen ari direla esan du EHNE-k eta egoerak epe ertainera ez duela hobera egiteko aztarnarik. “Nafarroako Gobernuak krisi orokorraren aitzakiarekin murrizketak egin ditu eta egoera berezietan behar diren edozein jokaera eragozten dute”, dio ENHE-k.

Nekazaritzarako beste politika bat

Gainonetzeko sektore ekonomikoetan egindako ahalegin ekonomikoa bera eskatu dio EHNE sindikatuak Nafarroako Gobernuari. Egoerari aurre egiteko premiazko plana aurkeztu du sindikatuak. Nekazaritzako politikan aldaketa beharrezkoa dela dio sindikatuak “sektorearen arazoak konpontzen joateko”. Gaur egungo egoeran ekoizleentzako prezioak oso baxuak eta kontsumitzaileentzat gehiegizkoak direla gaineratu du ENHE-k.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun