Joxe Miguel de Barandiaranen Bosquejo etnografico de Sara liburuaren euskarazko eta frantsesezko itzulpenak aurkeztu zituzten joan den apirilaren 15ean Lurberri gelan. Urte aunitzetako lan kolektibo bat izan da. Laborde auzapezak, proiektua haren aitzindaria izan zen Aniotzbeherek abiatu zuela oroitarazi zuen eta haren ekipak segitu zuela. Herriko Etxeaz gain, Barandiaran fundazioaen eta Euskal Kultur Erakundearen partaideek hitza hartu zuten. Fundazioko kideak Barandiaranek Sararekiko zuen lotura handia azpimarratu zuen. EKE-ko lehendakaria den Pantxoa Etchegoienek maisu lan honen garrantzia azaldu zuen bai saratarrentzat baita Ipar Euskal Herriko edozein biztanlerentzat ere. Azkenik, Xabier Elosegi eta Pantxo Michelenarekin obra orraztu duen Erramun Bachocek, itzulpenekin ukan dituzten buruhausteak kondatu zituen. Adibidez, bertako euskarari eman diote lehentasuna batuerazko hitzak parentesi artean emanez. Liburua idazleen biltzarrean agertzekoa zen lehen aldikotz.