Apirilaren 9an Joko Berriko xapelketaren finalak jokatu ziren kiroldegian. Laugarren seriean Panpi Gorrosureta eta Pantxo Errandonea garaile izan ziren, 40-38 Imanol Ribot eta Joan Agestaren kontra. Hirugarrenean Guy Mounho eta Jean-Francois Iribarrenek partida ederra jokatuta Bixente Urdanpilleta eta Thomas Daubaseri 40-31 irabazi zieten. Bigarren seriean Mickael Massonde eta Panpi Dibarrek 40-25 irabazi zuten Guy Housse eta Bruno Ezcurraren kontra. Final nagusia, Iñaki Jauregi eta Denis Endarra saratarrek irabazi zuten 40-36 Felipe Otegi eta Sascoren kontra.