Euskal Herriko errugbi xapelketa ospatuko da maiatzaren 28an Animaniako zelaian

Joanes GARCIA 2011ko apirilaren 26a

Zazpi herrialdeetako errugbi taldeak hartuko dituen xapelketa antolatu dute

Aitzineko aleetan au­rreratu bezala, heldu den maiatzaren 28an, e­rrugbi maitaleentzako besta handia ospatuko da Animaniako zelaian. Sarako Izarra errug­bi taldeak, Euskal Herriko zazpi probintziak batuko dituen lehen errugbi xa­pel­keta antolatu du.

Zortzi ekipek haien parte-har­tzea baieztatu dute: Bizkaitik Ge­txo, Arabatik Gaztedi (Gasteiz), Gipuzkoatik He­r­nani, Nafarroatik Baz­tan, Xibe­rutik Mendikota, Baxe Nafarroatik Donapaule, Lapurditik Azkaine eta Sara antolatzaile bezala.

Antolatzaileek, egun osoko egitaraua aurkeztu dute. Goizean taldeak bi multzotan banatuak izanen dira. ­Arratsaldean, sail­ka­tutakoek indarrak neurtuko dituzte eta lehia polit honen ondorioz, Euskal Herriko lehen xa­pelduna nor den ezagutuko dugu.

Iluntzean, afari handi bat emanen da eta gaua borobiltzeko Xutik taldea eta Balpores disko jartzailea izanen dira. Egun hortako irabazien parte handiena Integrazio Batzordearen alde izanen da. Afarirako txartelak Herriko Etxeko edantegian eros daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun