Argindarren posteen bideak garbitzen aritu dira aste hauetan. Hariak hartzen duen lerroa urrundik ageri da. Herritik edo Bentetako bidetik begiratuta sekulako sakasta ikusten da Urbiatik heldu eta Ainara guztia gurutzatzen. Bota dituzten zuhaitzak moztu eta pilatuta utzi dituzte. Herritarrek profitatzen ahal izateko.