Maiatzaren 8an 13:30ean Ignacio Arruabarrenak eta Atanasia Elizaldek euren Urrezko Ezteiak ospatuko dituzte. Atanasia Ezkurran jaio zen 1939an Komentzanea etxean. Oso gazterik Gipuzkoara joan zen lanera eta Orion Ignaciorekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Bere txikitako oroitzapenak berreskuratzeko herrira bueltatuko da bere ezkontzaren 50. urteurrena ospatzeko. Familia guztia Barranka ostatuan elkartuko da elizkizunaren ondotik. Zorionak.