Urtetik urtera goiti doa birziklapen tasa

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

2008arekin alderatuta nabarmen egin du goiti bilketak

Orokorrean goiti egin du hondakinen bilketak, eta datuek hala erakusten dute Baztan, Bor­tziriak eta Malerrekan. Aipatu, bertzalde, joan den urtean sortu zutela Arano, Areso, Goizueta, La­rraun, Lei­tza eta Lekunberriko udalek Mendialdea Man­ko­mu­nitatea eta beraz, datuak 2010ekoak direla.

Papera eta kartoia

Baztan, Bortziriak eta Malerrekan, iaz 2008an baino paper eta kartoi gehiago bildu zen. Guztira 1.012.900 kilo. Mendialdea Mankomunitateko sei herrietan 227.720 kilo bildu ziren.

Beira

2010ean beiraren bilketa 892.705 ­kilokoa izan zen Baztan, Bor­tziriak eta Malerrekan eta Mendialdean 261.510ekoa.

Enbaseak

Enbaseen bilketak ere goiti egin du. Bor­tzi­rie­tan igo da gehien bilketa hori, 2008ko 116.753 kilotatik 124.452ra. Mendialdeko sei herrie­tan 54.550 kilo bildu zen.

Hondakin bereziak

Hondakin berezien kopuruak goiti egin du ­Baztan-Bi­da­soaldean (14.201 kilo) eta Mendial­dean tresna elektriko eta elektroni­koetan 8.120 kilo bildu ziren 2010ean.

Siloetako plastikoak

Baztanen bildutako siloetako plastikoen kopuruak goiti egin du. Baina nabarmentzekoa da Malerrekan eta bereziki Bortzirietan eman duen beherakada. Mendialdean, aldiz, ez da honelako bilketarik egiten.

Neurri handikoak

Neurri haundiko trasteak Emauseko Traperoek biltzen dituzte eta 393.850 kilo bildu dira Baztan-Bidasoaldean. Mendialdean, berriz, 19.440 kilo bildu dira.

PILAK

Pilen bilketak ere goiti­ egin du, baina ez dago alde nabarmenik 2008tik joan den urteko datuetara.

Organikoak

Iaz 1.842.930 kilo organiko bildu ziren Men­dialdean eta Bor­tzi­rie­tan 41.916 kilo konpost.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun