On-line erreserba zentrala aurkeztu du Bertiz Partzuergo Turistikoak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

2010eean hasitako lanaren ondotik, Bertiz Par­tzuergo Tu­risti­koak­ eta Hiruak Bat bere lande­txe elkarteak Baz­­tan-Bidasoko alojamendu zentrala para­tu dute mar­txan. Bi do­miniore­kin egiten dute egun lan: www.baztan-bida­soa.com eta www.con­sor­ciobertiz.­org. Bilaketa sistemaren baitan, landetxe zentrala garatu da elkartearen web orrian­ Eta par­tzuer­goare­nean zentralak lande­txe, apartamentu, hotel, kanpin eta aterpeen zerbitzua eskain­tzen du. Aldi berean, alojamenduak libre dauden ere kon­tsulta daiteke, eta erre­serba egin ere bai. Batzuetan, ordainketa eta erre­­ser­ba osoa ere egiten ahal da. Zonal­de edo herriaren arabera egin daiteke bilaketa, baina bilaketa zorro­tzagoa ere egin daiteke, alojamendu mota eta zerbitzuak ze­haz­tu­­­ta. Zentrala otsai­le­tik­ dago martxan, eta Nafa­rroako Unibertsitate Publikoaren marketing ikasle talde baten laguntzarekin egin da. Ikas­­le taldeak Goo­glen mundu txa­pel­ke­ta batean parte hartu du, benetako en­presa batentzat Goo­gle-eko iragarkietan diru kopuru jakin bat gas­ta­tuz, kasu honetan, Bertiz­koa izan da aukeratua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun